EAEko unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan 12rako deitutako lanuztearen deialdia egin da Delegaritzan

2017/11/29
ELA, LAB eta STEILAS sindikatuon ustez, ezinbestekoa da Eusko Jaurlaritza azken urte luzeetan inposatzen ari den murrizketak eta hezkuntza politika errotik aldatzea eta honek guztiak egungo hezkuntza publikoan eta haurreskoletan sufritzen ari garen egoerari buelta ematea. Hiru sindikatuetako ordezkariek abenduaren 12rako deialdia aurkeztu dute gaur Eusko Jaurlaritzaren Bilboko Delegaritzan.

Gaurko manifestazioen ordutegiak:

12etan. Bilboko Eusko Jaurlaritzaren egoitza. (Gran Vía, 85)

12etan. Donostiako Alderdi Eder.

12etan. Gasteizko Bilbao Plaza