Ehunka Udaltzain interinoen lanpostuak kontsolidatzea exijitzen du ELAk

2019/06/25
Auzitegi Gorenak ebatzi du bitartekotasun egoeran ezin dela udaltzain bezala lan egin. Hori dela eta, ELAk udalei eta Eusko Jaurlaritzari ere ezijitu die berehala egonkortasun prozesuak martxan jarri ditzala.

Auzitegi Gorenak ebatzi du karrerako funtzionario izanda bakarrik jardun daitekeela udaltzain bezala lanean, izan ere, horrela ez bailira autoritate bezala ikusiak izango.

Ebazpen honek EAEko Udaltzaingo guztiei zuzenean eragiten die, gaur egun ehunka udaltzain interino baitaude gure udaletan: udaltzaingoko langileen %30 inguru.

ELAko zerbitzu juridikoek egin duten sententziaren analisian konfirmatzen da, alegia, bitarteko bezala ezin izango dela udaltzain gisa lana egin hemendik aurrera. Baina gaur egungo bitarteko langileen lan egoera ez da aldatuko. Bai eragingo die bitarteko langile hauek egiten dituzten funtzioetan eta zerbitzuan ere bai.

ELAk behin eta berriz salatu du hau eta mobilizazio ugari ere egin ditu gure agintariek udaltzaingoko lanpostuetan prekarietatea sustatzeko hartutako erabakien aurka. Honen adibide dira bitarteko langileen lan poltsaren aldeko apustua eta udalerri ezberdinen EPE bateratua, Eusko Jaurlaritzak diseinatu eta udal ugarik babestu dutena. Eredu honek, gure udalerrietan Udaltzaingoan bitartekotasuna %30etik gorakoa izatera eraman du.

Gainera, Legebiltzarrean aurki onartuko den Polizia Legeak, bitarteko funtzionariaren figura barnebiltzen du, beraz, lege honek hasieratik sententzia honen aurka egiten du eta gainera ez dio irtenbiderik ematen langileen behin behinekotasun eta ezegonkortasunari, berau luzatu besterik ez du egiten.

ELAk udaletxeei eta Eusko Jaurlaritzari exijitzen die gaur egun lanean dauden bitarteko langile guztiak kontsolidatzea, berehala egonkortasun prozesuak martxan jarriz.

Hau izango da koordinazio batzordean mantendu eta defendatuko duen jarrera. Ekainaren 28an izango da batzorde hau.

ELAk Udaletxe guztietan defendatuko du jarrera hori eta borrokatu egingo du udaltzaingoan enplegu egonkorraren alde, gaur egungo langile guztiak egonkortu eta 0 bitartekotasun lortu arte.