HIZKUNTZA POLITIKA EITBN
EITB euskalduna aldarrikatzeko bilkura

EITBko zuzendaritza postuak hautatzeko ez dira euskararen ezagutza eskakizunak betetzen. Hala salatu da ELA, LAB, ESK eta Aldatu Gidoia ekimenak deituta Bilbon egin den elkarretaratzean. Eragile hauek EITB euskalduna aldarrikatu dute, zuzendaritzatik hasita.
ELAk salatzen duenez, EITBko Zuzendaritzak euskarazko C1 maila izatea ipini du baldintza gisa azken urteetan zuzendari berriak hautatzeko deialdietan. Haatik, 2024an orain arteko bidean atzera egin eta hiru ardura postu esleitu dira euskara eskakizuna betetzen ez duten hiru pertsonari: EITB Mediako Zuzendaritza, EITBko Social Mediaren eta eitb.eus-en Zuzendaritza, eta Zuzendaritza Komertziala. Areago, atera berri diren deialdietan jada ez da C1 maila eskatzen. Baldintza bakarra da “gaztelania, euskara eta ingelesa jakitea”, zehaztapen gehiago egin barik.
EiTB euskalduna, zuzendaritzatik hasita!, EITBko ELA, LAB, ESK eta Aldatu Gidoiak eginiko manifestua osorik.