PABLO GONZALEZ

EITB mediako langileek elkarretaratzea egin dute kazetaria jasaten ari den egoera larria salatzeko

2023/09/28
EITB Mediako langileak Pablo Gonzalez kazetariak bizi duen egoerari ikusgarritasuna eman nahi diote, euskal gizarteak ez dezan ahaztu sufritzen ari den bidegabekeria larria.

EITB Mediak Bilbon duen egoitzaren aurrean ellkarretaratzea egin dute langileek, familia eta lagunei elkartasuna eta babesa adierazteko. Izan ere, gaur, iralaren 28a, 19 hilabete betetzen dira Poloniako espetxe batean behin-behinean espetxeratuta dutela, isolamenduan eta inolako epaiketarik egin gabe. Europan bertan horrelako gertakizun batek guztiz zalantzan jartzen ditu giza eskubideak eta prentsa askatasuna. 

EiTB Mediako langileek bidegaberia honen jarraipena egiteko eta publikoki salatzen jarraitzeko konpromisoa hartu dute. Era berean, Pablo Gonzalezenn eskubideak errespetatu daitezela eta prentsa askatasunaren urraketak amaizea eskatu dute.

Pabloren kasuaren berri izateko informatu zaitez:

- Blog-ean: https://freepablogonzalezorg.wpcomstaging.com/cronologia-del-caso/

- #FreePabloGonzález elkarteak sortu duen twitter kontuaren bitartez @FreePabloGonz.

Sinadura bilketa ere zabaldurik dago change.org-en: https://www.change.org/p/respeten-los-derechos-del-periodista-pablo-gonz%C3%A1lez-detenido-en-polonia-el-28-de-febrero

Kazetariaren lanaren berri izateko ikus Pabloren twitter kontua @PabVis.