EITBk subrogazio eskubidea ukatzen die ITESA eta KURSALeko langileei

2018/04/04
Orain arte, eta urte luzeetan zehar, ITESA-KURSAL osatzen duten UTEko langileek EITBrako programa desberdinetan ENG lanak egiten zituzten (grabazioak). Orain, ordea, EITBko zuzendaritzak zerbitzu hau konkurtsora ez ateratzeko erabakia hartu du. Honek UTE horretan lan egiten duten langileen lanpostuak arrisku larrian utziko ditu: Bizkaian 5 langileren lanpostuak arriskuan daude, eta beste 5 langilerenak Gipuzkoan.

ELAk EITBk hartutako erabaki honek langileen subrogazioa eskubidea ukatzen duela salatu nahi du ELAk. Bestalde, ELAk EITBko zuzendaritzari bilera eskaera luzatu dio. Jakinarazi ere, hainbat mobilizazio egingo direla langileen lanpostuak errespetatu daitezen exijitzeko.