ESKU-HARTZE SOZIALA

ELA, CCOO, LAB eta ESKk neurri zehatzak exijitzen dituzte arrisku egoeren aurrean

2025/03/11
Azken gertakizunen harira sindikatuen adierazpen bateratua:

"Gizarte hezitzaile bat erahil dute" albiste honekin altzatu gara gaur, eta gertakarien gogortasunak eta behin eta berriz zerbitzuetan bakarrik lan egiteak dakartzan zailtasunak aipatzen dituzten langileei arreta ematen diegulako , zerbitzu horiek, duten konplexutasunagatik, beti gutxienez bi pertsonak lan egin beharko luketela eskatu dugu behin eta berriro.

Lehenik eta behin, biktimari, haren familiari eta María Belén Cortés Flor-en lankideei elkartasuna helarazi nahi diegu. Era berean, azpimarratu nahi dugu emakumeenganako indarkeria bizitzako eremu guztietan dagoela eta, kasu honetan, lan-ingurunean agertzen dela ere. Generodesberdintasuna da, oraindik ere, egoera horiek betikotzen dituen oinarria, eta emakume askok gure gizartean duten mendekotasun posizioa indartzen du. Nolanahi ere, ez dago lankide horren galeraren dimentsioa ulertzen lagunduko duen hitzik.

Bigarrenik, ELA, CCOO, LAB eta ESK Bizkaiko Euskal Sindikatuok adierazi nahi dugu oso garrantzitsua dela Bizkaiko hitzarmenak lanpostuen ebaluazio espezifikoa bermatzea eta prebentzio-neurri espezifikoak hartzea, ez soilik egungo hitzarmenak jasotzen dituen babes bereziko zentro edo zerbitzuei dagokienez, baizik eta pertsonei gizarteratzen laguntzen dieten eguneko arreta zerbitzuak, ingurune ireki/itxiko neurri judizialen egoitza-zentroak, adingabeak, gizarte-bazterketa larrian edo moderatuan dauden, adikzioak edo/eta gaixotasun mentala duten pertsonak artatzen dituzten egoitza-zerbitzuak, eta berehalako erantzunik gabe hirigunetik urruntasuna duten zentroak sartzea ere, gure arriskuak saihesteko eta minimizatzeko.

Gogorarazi behar da ongizate kolektiboaren aldeko lanak eta gizarte bazterkeriaren aurkako borrokak ez luketela ekarri behar beharrezkoak ez diren arriskuak hartzea. Arrisku horiek gure laneko segurtasuna eta osasuna bermatu behar dutenen erantzukizunik ezaren ondorio dira, bereziki lan egiten dugun zerbitzuez arduratzen diren enpresa eta administrazioena, hala nola udalena eta Bizkaiko Foru Aldundiarena. Gure lanak dakartzan arrisku horiei buruz eztabaidatzeak eskatzen du, elkarteak eta administrazio publikoak, azken hauek baitita zentro eta zerbitzu horien titularrak, eztabaidaren muinetik ez aldentzea, izan ere, arriskua dagoela onartu besterik ez da egin behar, eta, horretarako, neurriak hartu behar dira horrelako eraso mingarriak saihesteko.

Ezin da neurrien inplementazioa atzeratu, batetik, beti bi pertsonak lan egiten dutela ziurtatu, heziketa bikotea deitzen dioguna, beren ezaugarriengatik edo arrisku handiagatik hala eskatzen duten esku-hartze, zentro edo zerbitzu guztietan, eta, bestetik, prebentzio-neurriak edo lantaldeak zaintzea, ratioak, ebaluazioak eta balorazioak kontuan hartuta, horrelakorik berriro gerta ez dadin.