ELA Donostiako Udaleko eremuetan lehenengo indarra bezala berresten da ordezkari kopuruan gora eginez

2018/11/08
ELA izan da, beste behin ere, Donostiako udaleko eremuan babes handiena jaso duen sindikatua; lehenengo indar sindikala da berriz ere, ordezkari kopuruan gora eginez, zehazki, 29tik 30era.

Azaroaren 6 eta 7an hauteskunde sindikalak burutu dira Donostiako Kultura eta udalean. Donostia Kulturan, funtzionarioen eremuan 9 ordezkari aukeratzetik 5 aukeratzera pasa da eta lan legepekoetan, berriz, 5. Egindako bozketetan, ELAk gehiengo absolutua lortu du, 79 botu jasoz; LABek, berriz, 41. Honako hau izan da ordezkaritzaren banaketa: ELAk 9 ordezkari eta LABek 5. 

Udaletxean berriz, ELA izan da bigarren sindikatu bozkatuena funtzionarioen arloan 271 botu lortuz. Honekin, ELAk zituen 10 ordezkarietatik 7 berresten ditu. Laboralen eremuan ordezkari bat aukeratu da eta, LABek eraman duena.

DONOSTIATIKen (lehen Udal Informatika zentroa) 5 ordezkari lortuko ditu eta DANTZA eta MUSIKA ESKOLAn 9, azaroan zehar bozkatuko dena baina ELAk bakarrik aurkeztu du eremu hauetan kandidatura.

Hortaz, ELA izan da, beste behin ere, Donostiako udaleko eremuan babes handiena jaso duen sindikatua; lehenengo indar sindikal gisa berresten da, ordezkari kopuruan gora eginez, 29tik 30era.

Azken urteetan, ELAk Donostiako udalean jarraitutako lan ildoa langileengandik babestua izan da. Lan eta gizarte baldintzen aurka egindako eraso eta murrizketei aurre egin nahi izan diegu, mobilizazio, presio eta negoziazioaren bidez udaletxe eta gainerako erakundeetan, eta garbi dugu hau dela aurrerantzean ere jarraitu beharreko bidea.

Baina oraindik lan asko dago egiteke eta langileen aldetik jasotako babesak indar gehiago ematen digu horretarako, Donostiako hiritarrentzat zerbitzu publiko sendoen aldeko defentsan borrokan jarraitzeko, enplegu egonkorra sortzeko eta udaleko eta menpeko erakundeetan lan egiten duten langileentzako lan baldintzak hobetzeko.

 

2014

Odezkariak

ELA

2018

Odezkariak

ELA

Kultura F

9

7

Kultura F

5

3

Kultura L

5

5

Kultura L

9

6

Udala F

23

10

Udala F

23

7

Udala L

1

0

Udala L

1

0

Donostiatik

3

2

Donostiatik

5

5

Musika eta Dantza eskola

5

5

Musika eta Dantza eskola

9

9

GUZTIRA

46

29

GUZTIRA

52

30