ELA-EITBko atal sindikalek salatzen dute albistegiak Eusko Jaurlaritza eta patronalaren alde lerratu direla, funtsezkoak ez diren jarduerak etetearen adeko iritziak ixilduz

2020/03/31
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak funtsezkoa ez den jarduera ororen itxiera iragarri zuenetik, batez ere telebista publikoko albistegiak berebiziko ahalegina egin dute Eusko Jaurlaritzak eta Confebask patronalak neurri horren aurka agertu duten iritzia herritarrei zabaltzeko. Aitzitik, neurriaren alde daudenen ahotsa gutxietsi egin da, aurretik ere halako erabaki bat eskatzen ari zirenen ahotsarekin egin den bezala. Horrela Confebask patronalaren eta Eusko Jaurlaritzaren tesien aldeko iritzi-korronte bat sortu nahi izan da uneoro.

Astez aste aztertu da pandemiari buruzko informazioa, alarmismoa saihestuz, eremu soziosanitarioan bizi zen egoera ezkutatuz; justu kontrakoa egin da funtsezkoa ez den jardueraren itxierari dagokionez.

Profesional soziosanitarioak eta funtsezko sektoreetan dauden pertsona asko lanean ari diren baldintzei buruz hitz egitea saihesten da, baina ez dago inolako arazorik mezu apokaliptiko bat helarazteko, enpresa-erakundeak eta Eusko Jaurlaritza helarazten ari direna bezalakoa.

EITBk funtsezko eginkizuna betetzen du komunikabide publiko gisa, eta bizitzea tokatzen ari zaigun une latz hauetan ezinbestekoa da herritarren informazio-beharrei erantzutea, inpartzialtasun, egiazkotasun eta pluraltasunetik abiatuta; haatik, gure ustez, horiek ez dira errespetatzen ari.