ELA-Ertzaintzak ikusi du Eusko Jaurlaritzak ez daukala asmorik polizia ereduari buruzko eztabaidari ekiteko, ezta murrizte politika alde batera uzteko ere

2018/03/12
ELAren Ertzaintzako atal sindikalak egiaztatu du Eusko Jaurlaritzak ez daukala inolako borondaterik EAEn behar den polizia ereduaz eztabaidatzeko. Haatik, gure ustez, eztabaida hori guztiz beharrezkoa da, azken asteetan izandako gertakariek agerian utzi dutenez. ELA-Ertzaintzak Urkulluren gobernuari eskatu dio alde batera utz dezala behingoz bere murrizte politika, honek oso ondorio larriak baititu lan baldintzetan eta herritarrei lan polizialaren bitartez eman beharreko zerbitzu publikoan.

Polizia ereduaren debatea egiteko borondate eza eta murrizten jarraitzeko intentzioak eragotzi egiten du ELAko afiliatu diren ertzainek lehenesten duten eredua ezartzea, alegia, logika prebentiboa jarduera errepresiboaren gainetik jartzea; honen islarik garbiena da gomazko piloten debekua, besteak beste.

Irakurri txostena