Segurtasun Sailak Larrialdietako Arreta Zerbitzuaren zentralizazioa ezarri du Bizkaian

2018/11/26
Ertzaintzaren Kontseiluak Erandioko egoitzan egin duen bileran, Segurtasun Sailak Larrialdietako Arreta Zerbitzuaren zentralizazioa ezarri du Bizkaian, Eusko Legebiltzarrak azaroaren 22an aho batez hartu zuen akordioari jaramonik egin barik. Legebiltzarrak akordio horren bidez eskatu zion Eusko Jaurlaritzari zentralizazio-proiektua ez gauzatzea, azterlan "zorrotz" bat egiten ez den bitartean.

Kontseiluaren bileran ELA-Ertzaintzak Lanpostu Zerrendaren aldaketa geldiaraztea tinko eskatu badu ere, alferrik izan da. Aldaketa onetsi dute, eta horren ondorioz, Bilbon zentralizatuko dira Larrialdietako Arreta Zerbitzuko postuak, gaur egun hiru hiriburuetan banaturik daudenak (15 Gasteizen, 27 Bilbon eta 20 Donostian).

ELA-Ertzaintzaren iritziz erabaki hori oso larria da hau; izan ere, Segurtasun Sailburuak, Jaurlaritzako kide izan arren, ez dauka bere burua Legebiltzarraren akordioen menpe. Hori dela-eta, karguari utzi beharko zion berehala.