ELA, euskal espetxe-sistema demokratikoago eta gizatiarrago baten eta lan-baldintza duinen alde
Izan ere, ELAk uste du espetxeratutakoen gizarteratzea helburu duen eredua behar duela Euskal Herriak, publikoa, modernoagoa eta gizatiarragoa izango dena. Baita presoen eskubide guztiak errespetetatuko dituena ere, emakume presoei bereziki arreta ipiniz, eta langileen lan baldintza duinak bermatuko dituena. Azken horiek Euskal Administrazio Publikoan integratu behar dira, inolako diskriminaziorik gabe eta plantillak handituz, eta, ondorioz, euskalduna eta demokratikoa izan behar du espetxeetako euskal administrazioak.
Negoziazioak, ordea, ez doaz norabide horretan. Orain arteko ildoari eutsi nahi diote mahaiko kideek, eta kudeaketa-ardurak esku aldatze soil gisa irudikatu. ELA ez dago hori onartzeko prest. Horregatik, negoziazio mahaietan euskal erdua defendatzeaz gain, protesta deitu du Lakuan. ELAren ikuspegia azaltzeko, adirazpenak egingo dituzte ordezkariek, 11:15etan.