ELA-Osakidetzak dei egiten die bere afiliatu eta militanteei liderrak izateko doako osasun-zerbitzua eskatzen, denontzako zerbitzu bat, paperak izan edo ez izan
ELA Osakidetzak bere militante eta afiliatuei dei egiten die ez dezaten diskriminaziorik egin paperik gabeko jendearekin, eta ez daitezen izan osasun arreta ordainduaren kolaboratzaile.
Halaber, sindikatuak Osakidetzari eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen die ez egiteko handiusteko adierazpenik, eta osasun sistemako langileak lan-karga gisa ez ditzatela hartu; beraz, behar besteko baliabideak jarri behar dituzte, egungo egoera konpontzeko: ezin zaie Osakidetzako beharginei leporatu etengabe murrizten diren aurrekontuen zama, orain arte herritarrek haiei esker ez baitute somatu osasungintzara gero eta diru gutxiago bideratzen dela.
Gure lankidetzarik gabe ez dago horrelako murrizketarik ezartzea lortuko duen ministrorik, eta, hortarako, laguntzaile izan ez gaitezen, hona hemen jarraibide batzuk ELA-Osakidetzako militanteentzat.
Horrela izan behar dela sinetsita gaudelako, beste gizarte-eredu baten alde gaudelako, edota azken batean gure eginkizuna ez delako... Ez gaitezen laguntzaile izan.