ELA Sindikatuak HUA-ko zuzendaritzaren jarrera onartezina salazten du

2012/07/12
Salaketa eginez gain Gasteizko Santiago Ospitaleko langileekiko daraman mehatxuzko jarrerei amaiera eman diezaiela eskatzen dio HUA-ko zuzendaritzari.

Arabako HUA proiektuak langile zein bezeroengan izan ditzakeen ondoriotaz 2010. urtetik informazio argi bezain nahikoak eman ditzan etengabeko eskaerak jaso arren, Osakidetza berean mantentzen da, inolako argibiderik eman gabe, eredu berritaz oinarrizkoak izan daitezkeen zalantzei erantzunik eman gabe.

Hauek argitu eta ezbaidatu arte ELA sindikatuak, beste zenbait taldek bezala,  proiektua geldiareztea eskatu bagenien ere, Osakidetzak berean darrai, eraketaz jarraituz, Sindikatu, bezero edota langileak albo batera utziz, eta bere kabuz,  iluntasunean, eta norberekeriz  beteriko erabakietan arituz.

Berbideratzerik izan ez dezan, presaka eta inolako fundamentu gabeko erabakiekin aritu da eta ari da Zuzendaritza, Txagorritxu eta Santiago ospitaleak HUA-ko egoitza  soilak bihurtuz, eta legediaren babesik ez dituzten hainbat iharduera bultzatuz.

Hori gutxi balitz, HUA-ko Zuzendaritzak langileekiko daraman mehatxuz beteriko jarrera salatzen dugu ELA Sindikatutik, Santiago ospitale orokor gisa irekita izan arren Txagorritxura, zenbait kasutan iharduera finkaturik izan ez arren,  joatera behartzen dituelarik.

Baita ere, HUA-ko zuzendaritzak hala behartuta, osasun arloko zenbait espezialitateren bateratzea eragin du, erizpide zuzenik mantendu gabe Santiago Ospitalea profesionalez hustuz, ondoren larriekin, besteren beste  osasun zerbitzuaren kalteratzea dakarrelarik.

Erabateko jarrera kritikoa adierazten duten profesionalak beldurtu nahiaz, gogaitasun eta desilusioa eragite ez besterik bideratzen ari dira Zuzendaritzatik, arrotasun eta jauntxokerizko agertaldiekin, argitasun, eztabaida edota negoziariorik gabe arituz, inolako irizpide gabeko erabakiekin Santiago Ospitalea erraitsiz.

Osakidetza nora ezean ari dela salatzen du ELA Sindikatuak, zeren, tamalez, Arabako HUA-ko iharduera ez da bakarra, ikusi bait dugu LPE/OPE an gertaturikoa, udaldian ospitaleetan ohe uztea, langileen lanpostuak urrituz kargudun postuak gehitzea,.... beraz, zalantzarik gabe langileekiko zein bezeroenganako Osakidetzaren ardurakizun eza salatu beharrera eramaten gaituzte.