FUNTZIO PUBLIKOAREN MAHAI OROKORRA

ELAk soldata igoera, behin-behinekotasuna jeistea eta plantillak gaztetzea eskatuko du

2025/07/15
Mahai Orokorraren deialdia dela eta,ELAk kontzentrazioa deituko du uztailaren 17an Lakuan, Eusko Jaurlaritzako langile guztien lan-baldintzak hemen negoziatu behar direla eskatzeko.

Datorren ostegunean, uztailak 17, Eusko Jaurlaritzaren mendeko 100.000 langileen baldintzak arautzen dituen Mahai Orokorraren bilera egingo da Lakuan. ELAk deitutako elkarretaratzean zein bileran, sektore publikoko baldintzak eta soldatak Euskal Herrian negoziatu eta adostu behar direla aldarrikatuko du, Madrilek ezarritako murrizketa politikak alde batera utzita.

Zentzu horretan, ELAk Gobernuari exijituko dio orain arte sektore batzuetan hasitako bideari jarrai diezaiola eta mahai orokorreko langile guztiei zabal diezaiela lan-baldintzak hemen negoziatzeko borondatea. Gobernuak ezin du kolektiboen arteko desberdintasunen alde egin eta orain arte bezala, mahai orokorreko esparruan Estatuko sukurtsal gisa jokatzen jarraitu.

Soldatei dagokionez osteguneko bileran Eusko jaurlaritzak, komunikabideetan adierazitakori jarraitzen badio, CCOO eta UGT Estatuko Gobernuarekin, 2022an, sinatutako akordioa betetzeko hautua iragarriko du. Hau konfirmatuz gero, Eusko jaurlaritzako langileak, akordio hau irauten duen hiru urtetan (2022-2024) % 6 ko eros ahalmenaren galera izango dute.Galera honi gehitu behar zaio 2025 urteari begira ez dutela inolako soldata igoerarik eduki. Hau honela ELAk bileran, soldatei dagokionez, esparru batzuetan irekitako bideari jarraituz, modu orokortuan, bere menpeko 100.000 langileei % 8 ko soldata igoera aplikatzeko eskatuko du.

Enpleguari dagokionez, nahiz eta beste behin ere, hilabete hontan Europako Komisioak, Estatuko erakundeei txartel gorria erakutsi, Eusko jaurlaritzako esparruko enplegu datuak dramatikoak izaten jarraitzen dute. Osakidetzan 27.000 langiletik gora behin behineko daude plantillaren % 50 tik gora. Hezkuntzan, plantillaren % 30 tik gora dira behin behineko eta Justizian 1.000 langiletik gora. Bileran ELAk Eusko jaurlaritzari behingoz herri honetako ETT rik handiena izatea uzteko eta behin behinekotasun erreala % 8 ra jeitsteko neurri zehatzak eta adostuak hartzeko eskatuko dio.

Bileran ELAk plantillak gazteberritzeko neurriak eskatuko ditu. Bai funtzionario, estutario eta lan kontratudunentzat erretiroa aurreratzeko neurriak, horretarako lan kontratudunentzat guztiontzako erretiro partzialerako eskubidea berrezartzea, hitzarmenak esandakoa betez. Estatutario eta Funtzionariontzat aukera hori zabalduz edo formula alternatiboak bilatuz, hezkuntzako sukalde ta garbiketan egin den bezala eta modu orokortuan Jubilazio primak berrezartzea.

Beste gaien artean, lan kargak arintzeko eta lana desburokratizatzeko neurriak, langileen lan osasuna bermatzeko, prebentzio zerbitzuak indartzea eta neurri eraginkorrak hartzea, eta plantillak euskalduntzeko neurri eta baliabide egokiak aldarrikatuko ditu.

Bileraren egunean eta aldarrikapen horiek helburu, elkarretaratzea deitu du ELAk goizeko 11.30tan Lakuan.