ADSIS (GASTEIZ)

ELAk akordio bat lortu du %20 baino soldata igoera handiagoekin

2025/07/22
ELAk, hiru ordezkarietatik bat duen sindikatuak, akordio bat lortu du Gasteizko ADSIS enpresarekin, lan baldintzak nabarmen hobetzeko. Enpresak 35 langile ditu esku-hartze sozialaren eta ekimen sozialaren eremuan dihardutenak, eta gutxienez % 20ko soldata igoera, 108 orduko urteko lanaldi jaitsiera, partzialtasuna mugatzeko neurriak eta bi kontratazio berri lortuko dituzte.

Zehazki:

• Soldata igoera: % 20 bi urtean Lanbide Heziketari lotuta ez dagoen kolektiboarentzat, eta Gizarte Ekimeneko hitzarmeneko taulak aplikatzea Lanbide Heziketako kolektiboarentzat. Hau da, % 29ko soldata igoera.

• 108 ordu gutxiago urteko lanaldian.

• Enpresan partzialtasuna mugatzeko neurri zehatzak.

• 2 langile kontratatzea.

• Ez aplikatze klausula.

• Prestakuntza hobetzea.

ELAk oso positibotzat jo du Adsiseko enpresa batzordeak Gasteizen lortutako akordioa, urrats handia baita enpresako lan baldintzak hobetzeko. Hilabete luzeetako negoziazioaren ondoren eta delegatuen inplikazio handiarekin, akordio bat lortu da, besteak beste, 2025 eta 2026. urteetarako esparru horietan hobekuntzak jasotzen dituena.