ASPACE BIZKAIA

ELAk akordio historikoa lortu du

2023/12/14
% 20tik gorako soldata igoerak eta KPIaren gutxieneko bermea jasotzen ditu akordioak hitzarmena indarrean dagoen urte guztietan, eta berdintasun neurrietan hobekuntza nabarmenak ditu. Bizkaiko akordiorik onena da dibertsitate funtzionalaren esparruan,

ELAko Batzordeak, % 100eko ordezkaritzarekin, aurreakordioa lortu du Aspacerekin urtebete baino gehiagoko gatazkaren eta zortzi greba egunen ondoren. Horri esker, Bizkaiko dibertsitate funtzionaleko esparruko hitzarmenik onena lortu da.

Akordioa historikoa da ez soilik edukiengatik, baizik eta langileen eta batzordearen lan kolektiboari esker lortu delako ere, lehen aldiz erabaki baitute antolatzea eta euren eskubideen alde borrokatzea. Era berean, % 20tik gorako soldata igoerak jaso dira eta KPIaren gutxieneko bermeak, baita berdintasun arloko aurrerapenak ere, hala nola, antzinatasuna %100ean osatzea seme-alabak eta mendeko pertsonak zaintzeko eszedentzia kasuetan.


Edukiak honako hauek dira:

  • Hitzarmenaren indarraldia 2020tik 2025era.

  • % 20,17ko soldata igoera metatuak.

  • Atzerapenak kobratzean atzeraeragina izatea.

  • KPIren berme klausula, KPIen igoerak urte bakoitzerako adostutako igoerak gainditzen baditu.

  • Igande eta jaiegunetako plusa: 10 euro eguneko igande/jaiegunetako kontratua duten langileentzat. Bazkari osagarria: 5 euro eguneko.

  • Norberaren aukerako egunak: 5 egun + egun bat gehiago 15 urtetik gorako antzinatasuna duten langileentzat. Nagusien murrizketa: borondatezko murrizketa, eskatutako murrizketaren proportzio berean soldata murriztuta.

  • Mendetasuna duten pertsonak zaintzeko lanaldi murrizketa eta eszedentziak, adin mugarik gabe. Antzinatasuna: antzinatasunerako zenbatuko da hiru urtetik beherako seme-alabak zaintzeko eszedentzia aldia eta mendeko pertsonak zaintzeko eszedentzia aldia, 3 urtez.