AMVISA
ELAk akordioa lortu du herritarrentzako arreta zerbitzuan, lau hilabeteko greba mugagabearen ondoren

Sindikatuak hobekuntzak lortu ditu aldarrikapen guztietan: % 19ko soldata igoera 2025erako, lanaldia luzatzea eta lan egonkortasuna.
ELAk akordio bat sinatu du Amvisan, Gasteizko udal ur zerbitzuko bezeroaren arretan. Duela lau hilabete plantilla osatzen duten bost langileek greba mugagabea hasi zuten grebari amaiera eman zaio horrela. Lan baldintzak hobetzea lortu da eta, ondorioz, herritarrei zerbitzu hobea eskainiko zaie. Hauek dira akordioaren edukiak:
- Soldata igoera: 2025. urterako, % 19ko soldata igoera, urtean 19.300 euro jasotzetik, urtean 23.000 euro jasotzera.
- Lanaldia luzatzea: egunean 6 ordu lan egitetik 7 ordu lan egitera igaroko dira, kontratuetako lanaldia % 75etik % 93,33ra handituz. Horrela, herritarrei zerbitzu hobea emango zaie.
- Subrogazio eskubidea bermatzea: Lanpostuak eta aurreko baldintzak mantenduko dira etorkizuneko esleipenetan, plantillari egonkortasuna emanez.
- Ezintasun osagarriak: Aldi baterako ezintasun osagarri guztiak %100ean kobratuko dituzte.
- Beste batzuk: Gaur egun xurgagarriak diren plusak, ez xurgagarri bilakatzen dira, nominaren egitura berri bat adostu da erreferentziazko hitzarmen eguneratu batekin (Bulego eta Despatxuen hitzarmena aplikatzen zitzaien, 2010etik iraungita zegoena, eta orain Uren Hitzarmen Sektoriala aplikatuko zaie). Gainera, egutegia negoziatzeko eta oporrak hartzeko irizpideak adostu dira.
ELAk nabarmendu du Gasteizko Udalarekin heldutako akordioa ez zela posible izango greba mugagabea egin gabe, eta, horretarako, ELAren erresistentzia kutxa ezinbestekoa izan dela. ELAk prekaritatearekin amaitzeko eta zerbitzu publiko hobea lortzeko borrokan jarraituko duela adierazi du.