GUIMON KLINIKA
ELAk akordioa lortu du KPIari lotutako %24tik gorako soldata igoerekin
Urtebete baino gehiagoko negoziazioen ondoren, eta 14 eguneko grebaren ondoren, ELAk akordio bat lortu du Bilboko Guimon Klinikako 75 langileetako asko prekaritatetik ateratzeko. Hobekuntza nabarmenak lortu ditu soldatetan, %24tik gorako igoerak jasoko dituzte, KPIari lotuta.
Orain arte, 3 kategoriako langileek (emakumeek betetako lanpostuak) 1.300 eurotik beherako soldatak zituzten. Kategoria horiek honako hauek dira: garbitzailea, urtean 3.800 euro baino gehiagoko igoera izango duena; telefonista, urtean 3.200 euro baino gehiagoko igoera izango duena; eta zaintza osagarrietako teknikari espezialista, urtean 2.700 euro baino gehiagoko igoera izango duena. Kategoria horietako batzuk 1.000 euroko langa gutxigatik pasatzen zuten, eta LGSren azpitik zeuden.
Lanaldiari dagokionez ere hobekuntzak lortu dira: urtean 60 ordu baino gehiago murriztuko zaie lan jarduna, gaur egungo benetako 1.668 orduetatik 1606 orduetara. Era berean, hobekuntzak adostu dira kontratu partzialetan.