VITALDENT (FLORIDA PASEALEKUA, GASTEIZ)

ELAk akordioa lortu du lau eguneko grebaren ondoren

2025/07/18
Lau eguneko grebaren eta hilabeteko negoziazioaren ondoren, ELAk akordioa sinatu du Gasteizko Florida pasealekuko Vitaldent hortz-klinikan. Akordioan honako hauek bermatzen dira: erosteko ahalmena berreskuratzea, KPIari lotutako soldata igoerak, urteko lanaldian 100 ordu baino gehiagoko jaitsiera, lan egutegia, lizentzia eta baimenen hobekuntzak, akordioa aplikatzeko bermeak eta funtsezko aldaketen aurrean blindatzea.

Orain arte, plantilla osatzen zuten hamar emakume langileak prekaritate handia jasaten zuten. Ez zuten lan-egutegirik, eta haien lan-baldintzak Langileen Estatutuaren arabera arautzen ziren. Soldatak ez dira aurretik inoiz parekatu KPIaren igoeren arabera.

Zehazki, akordioak honako hau jasotzen du:

  • Soldata-igoerak

               2025: soldata-igoerak tauletan eta antzinatasun-osagarrian, 4.500 eurora arte

               2026: KPI (gutxienez % 2ko igoera)

  • Urteko lanaldia

               2025an : 1675 ordu

              2026an: 1670 ordu

  • Akordioa aplikatzeko bermeak, mugarik gabe indarrean egongo dena beste akordio bat lortu arte
  • Bajen osagarri hobetuak
  • Eszedentziak lanpostua gordeta
  • Lan-egutegia eta norberaren aukerako egunak eta lizentziak hobetzea

ELAk azpimarratu du akordio hau antolakuntza eta borroka sindikalak bakarrik lortu ahal izan duela.