Irungo AUIF autobus zerbitzua
ELAk aurreakordioa lortu du lanaldi murrizketarekin, KPIaren araberako soldata igoerekin eta lan segurtasuna hobetzeko konpromisoekin

Zazpi greba egun eginda eta beste hamaika egun gehiago deituta zeudela, ELAk, gehiengoa duen langileen ordezkaritzak, lan baldintzetan hobekuntza nabariak adostu ditu enpresarekin. Lortutako edukiei buruz, besteak beste, 2024-26 bitartean urtero KPI igoerak jasotzen ditu soldatetan. Gainera, Gipuzkoako bidaiarien garraioko jardunaldia nabarmen hobetzen duen murrizketa aurreikusi da: 37,5 orduko jardunaldia izango dute langileek, hau da, egun dutena baina 85 ordu gutxiagokoa, eta aurrerantzean araudi orokorrak jardunaldi hori legez ezarriko balu, 68 orduko murrizketa gehigarria izango lukete AUIFeko langileek; beraz, 36 orduko lanaldia onartuko litzaieke.
Bestetik, langileek pairatzen dituzten erasoen aurrean, babes neurriak jasoko dituen protokolo eta baliabideak negoziatzeko komisio baten eraketa ere barnebiltzen du akordioak. Azkenik, hitzarmena bermatzeko klausula eta lan baldintzen modifikazioa mugatzen duen klausula ere jasotzen dira.