ARABAKO EGOITZA ETA ETXEBIZITZA KOMUNITARIOAK

ELAk aurrerapausoak eskatu ditu lehen hitzarmenerako negoziazio mahaian

2025/04/15
ELAk eta LABek eskatuta berriro bildu da negoziazio mahaia, eta bi sindikatuek proposamen bat aurkeztu dute. Sei urte baino gehiago borrokan eta ia 50 eguneko grebaren ondoren, ELAk sektoreko lan-baldintzak hobetzea exigitzen die patronalei eta Aldundiari

Apirilaren 15ean berriro bildu da Arabako egoitza eta etxebizitza komunitarioen lehen hitzarmenerako negoziazio mahaia. Bilera ELA eta LAB sindikatuek eskatuta egin da, Aldundiak egindako mugimenduaren ondoren, patronalek ere akordiorako aurrerapausoak eman behar dituztela uste dugulako.

Horrela, gaurko negoziazio mahaian sindikatuek gatazka desblokeatzeko proposamen bat entregatu du. Proposamenak, azken batean, Aldundiaren eta patronalaren azken proposamena batzen ditu 2024-2026 urteetarako hitzarmen bat marrazteko. Sektoreko soldata prekarioak ezabatzea ekarriko duen soldata igoera bat bilatzen du, jardunaldi murrizketa, hitzarmena blindatzea, prekaritateari aurre egingo dioten neurriak eta hobekuntza sozialak. ELAk uste du akordiorako borondatea duen proposamena dela, eta orain pilota patronalen eta Aldundiaren teilatuan dagoela.

Une honetan, Aldundiak ez dio erantzunik eman emandako testuari. Eta patronalak, behin gaurko mahaian proposamena azalduta, denbora hartuko du aztertzeko. Hurrengo mahaian ikusiko da patronalek zein nolako jarrera azaltzen duten eta zein den beren borondatea.

Bien bitartean, ELAk langileen mobilizazioak eta grebak sustatzen jarraituko du, sektore horretako lan-baldintzak hobetuko dituen hitzarmen bat lortu arte.