EITB BARRAKA SAIOA
ELAk babes osoa adierazi die eraso matxistak salatu dituzten emakumeei

ELAk ezinbestekotzat jotzen dute saioa eteteko erabakia eta auziaren ikerketa muturrera eramateko eskatzen du.
EITBko saio baten aurkezlearen aurkako salaketa argitara atera berritan, EITBk, «kautelaz», bertan behera utzi du Barraka saioaren ekoizpena eta emisioa. ELAk babesa adierazi nahi die erasoak salatu dituzten emakumeei.
Ekoiztetxe bat tarteko, ELAk beharrezkoa ikusten du EITBk kontratatzen dituen enpresa guztiei berdintasun planak eta erasoei aurre egiteko protokoloak exijitzea. EITBk berak badu sexu jazarpenaren aurkako protokoloa, laguntza eskatu eta salatzeko baliabideekin.
Eraso sexistak amaitu behar dira eremu guztietan. Kaleetan, ikastetxeetan eta lantokietan.