ELAk bat egiten du trafiko aztertzaileekin

2017/10/06
ELAko zerbitzu publikoetako federazioaren aldetik gure sostengu osoa erakusten diegu trafikoko aztertzaileei, beren lan-baldintzen alde daramaten mobilizazio gogor eta luzea dela-eta.

ELAko zerbitzu publikoetako federazioaren aldetik gure sostengu osoa erakusten diegu trafikoko aztertzaileei, beren lan-baldintzen alde daramaten mobilizazio gogor eta luzea dela-eta.

Poztu egiten gara zuen erresistentzia ikustean, nahiz eta Trafikoko arduradun politikoen eta autoeskoletako enpresarien presio bidegabe eta zuriezinak jasan behar.

Salatu egiten dugu Trafikoko arduradun politikoek ez dituztela sarri-askotan bete akordioak, 2015. urtean gatazka konpontzeko lortu zirenak.

Azkenik, salatu nahi dugu, halaber, Euskadiko trafikoko langileek pairatu behar dituzten lan-baldintza nekagarriak, eta arduradunen interes eskasa hobekuntzak egiteko. Ez dugu herdoilik mihian esateko langile-kidego hori, Estatuko Administrazio Orokorreko beste kidegoen aldean, “pariak” direla Euskadin. Hori dela-eta, trafiko-langile gehien-gehienak alde egiteko irrikan daude, eta lehiatzeko aukerarik txikiena ere dutenean badoaz.

Trafikoko arduradun politikoak premiatzen ditugu trafikoko langileen lan-baldintzak duinago egitera edo, bestela, bide erditik aldaratu eta utzi Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari eskumen hori hartzen.