ELAk bere dolumina adierazi die hildako ertzainaren senideei eta elkartasun eta protesta agerraldietan parte hartzera deitzen du

2018/02/23
ELAk bere dolumina adierazi nahi die Inocencio Alonso Garcia ertzainaren senideei. Gogoratu, Alonso otsailaren 22an hil zela San Mames futbol zelai ondoan izandako istiluetan. ELAko zerbitzu publikoetako delegatuek, zeintzuk gaur goizean Bilbon asanblea bat egin duten, minutu beteko isilunea egin dute hildako lankidea oroitzeko. Bestalde, ELAk dei egiten du deitu diren manifestazioetan parte hartzera, familia eta Ertzaintzako kideei elkartasuna adierazi eta biolentziaren aurka agertzeko.