ELAk bilera eskaera luzatu dio, besten behin ere, Markel Olanori Gipuzkoako zahar egoitzetako pandemiaren kudeaketan laguntzeko prest dagoela jakinarazteko

2020/05/05
ELAk bilera eskaera luzatu dio, besten behin ere, Markel Olanori Gipuzkoako zahar egoitzetako pandemiaren kudeaketan laguntzeko prest dagoela jakinarazteko
ELAk bilera bat eskatu dio zion atzo arratsaldean Markel Olano Arrese Gipuzkoako Ahaldun Nagusiari. Sindikatuaren lankidetzarako prestutasuna Foru Aldundiko errektoreei berriro ere azaleratzeko eta sektoreko langileek pairatzen dituzten egoera latzak bertatik bertara azaltzeko asmoz. Bileran ere sindikatuak egungo ereduaren inguruko hausnarketa plazaratu eta ezinbeztean egin beharko litzatekeen aldaketa sakonak bertan azaltzeko erabili nahi du. ELAren ustez behar beharrezkoa bait da enpresa-onurak lehenesten dituen sistema batetik pertsonak, zaintzaileak zein egoiliarrak, erdigunean jartzen dituen sistema batera igarotzea.

ELA sindikatuak harridura agertu nahi du Foru Aldundiko arduradun politikoek egindako adierazpenengatik, azkena aste buru hontan Markel Olano Arresek egindakoa,non ELAsindikatuari   Gipuzkoako egoitzetako pandemiaren kudeaketan laguntzeko inolako borondaterik izan ez izana leporatu diote.

Honen aurrean ELAk zera adierazi nahi du, Gipuzkoako zahar egoitzetako lan-gatazkan, Gipuzkoako Foru Aldundiko errektoreekin egindako bilera guztiak sindikatuak eskatuta izan direla.  Gatazkaren azken hilabeteetan, gutxienez hiru aldiz eskatu ditu hitzorduak sindikatuak Gipuzkoako Foru Aldundiko errektoreei  horietako batean Mitxel lakuntza idazkari nagusiak berak eskatuta; eta azkena martxoaren hasieran, grebalariek Donostiako Emakumeen Etxean egindako itxialdiaren ondorioz, Foru Aldundiaren inolako erantzunik jaso gabe.

Bestalde, gure herrialdean COVID-19ren lehen kasuak agertzen hasi zirenean, eta pandemiak hirugarren adinekoen egoitzetan izan zitzakeen ondorio larriak ikusita, ELAk idatziz zein ahoz adierazi zuen lankidetzan aritzeko eta hausnarketak trukatzeko borondatea zuela, langileen osasuna eta, ondorioz, erabiltzaileena bermatzeko. Eskaera horiei ere ez diete inolako erantzunik eman Foru Aldundiko errektoreek.

Sindikatuak elkarrizketarako borondatea duela erakutsi du berriro ere, eta bilera ahalik eta lasterren egiteko prestutasuna adierazi du.