ELAk EITBko lehen sindikatu izaten jarraituko du

2019/01/18
Azken egunetan EITB taldean izan diren hauteskunde sindikaletan berretsi egin da ELA izango dela lehen sindikatua herri honetako komunikazio talde publikoan. Lehenago zuen ordezkaritza maila hobetu egin du, gainera. ELAk 27 ordezkari izango ditu Eusko Irratian eta Euskal Telebistan.

ELAk garaipena erdietsi du Eusko Irratiko hiru hautes-eremuetan –Radio Euskadi, Euskadi Irratia eta Radio Vitoria– eta lidergoa indartu du, bi ordezkari gehiago lortuta; orain 23 delegatutik 15 ditu.

Halaber, Euskal Telebistako bi hautes-eremuetan –Miramon eta Bilbo– ELAk bi ordezkari gehiago lortu ditu; 26 delegatutatik 12 ditu.

Hortaz Euskal Telebista eta Eusko Irratiko (Radio euskadi, Euskadi Irratia eta Radio Vitoria) hauteskundeak egin ostean honela geratzen da ordezkaritza:

ELA: 27 ordezkari.

LAB: 19 ordezkari.

ESK: 2 ordezkari.

CCOO: ordezkari 1.