Gipuzkoako bidaiarien garraioa
ELAk elkarreratzea egin du hitzarmenaren blokeoa salatzeko

Gipuzkoako bidaiarien garraioko sektoreko hitzarmenaren negoziazioak erabat blokeatuta daude. Urtarrilean egin zen patronalarekin azken bilera, eta ELAK ezezkoa eman zion proposamenari. Geroztik, ez da mahai biltzeko beste datarik ipini. Horregatik, elkarretaratzea egin dute gaur Irunen, bertan baitzuen patronalak bere biltzarra.
ELAk argi utzi ditu zeintzuk diren aldarrikapen nagusiak, honako hauek:
Soldatetan: KPIaren igoera kontzeptu guztietan (dietak barne).
Dietak: aurreko hitzarmeneko dieten erredakzioa mantendu eta horien gainean aplika ditzatela KPI igoerak.
Jardunaldia: 1.592 orduko jardunaldiaren bidean, pausu esanguratsuak eman daitezela gutxienez 2024. urtean 1.747 orduko jardunaldia finkatuz, eta eta 2025.urterako 1712 ordukoa.
Errelebo kontratuak: errelebo kontratuaren inguruan legediak finkatutako 6 urteko antzinatasuna enpresan mantentzea eta enpresa derrigortua egotea errelebo kontratua formalizartzera.
Kategoria berria: ezarri nahi duten kategori berria bertan behera geratzea.
Gipuzkoako jardunaldi luzeenetarikoa duen sektorea izanda, jardunaldi murrizketan aurrerapauso esanguratsuak ezinbestekoak dira langileentzat.
Patronalak ez badu epe laburrean zentzuzko proposamen bat ekartzen eta orain arteko dinamikan jarraitzen badu, ELAk mobilizazioarako proposamena luzatuko die gainerako sindikatuei.