ELAk enpresa-itun bat sinatu du Bizkaiko Supersurko langileentzat, hobekuntza nabarmenekin

Sei hilabeteko negoziazioak egin ostean hobekuntza nabarmenak jaso dira itunean, besteak beste, soldata-igoera handiak (zenbait kategoriatan %20tik gorakoak hiru urtetan) eta bataz-besteko 35 orduko lanaldia. Gainera, plus hobeak, lizentzia ordainduak familia-kontuetarako, norberaren egunak, osagarri bat aldi baterako ezintasuneko bajetan jasotzen ditu ELAk sinatu berri duen hitzarmenean.
Transbisa enpresa da Bizkaiko Foru Aldundiaren menpeko Supersur zerbitzua ustiatzen duena; eta enpresa horretako ia 70 langileen lan-baldintzak hobetzeko gakoa mobilizazioak eta gatazka gizarteratzea izan da, beti ere ELAk bultzatuta.