ENVISER (GASTEIZKO LOREZAINAK)

ELAk enpresaren eta Udalaren inmobilismoa salatu du

2025/07/18
115 eguneko grebaren ondoren, enpresak eta Udalak erabat arduragabe jokatzen jarraitzen dute, eta, une honetan, gatazkaren amaiera urrun dagoela esan du ELAk, Eusko Jaurlaritzak egindako azken eskaintzak prekaritatea betikotzen du. Greba ez da amaituko soldatak nabarmen hobetu arte.

Enpresak ez du presarik gatazka konpontzeko, eta Udala enpresaren alde lerrokatu da gasteiztarren interesak defendatu beharrean. Enviserreko plantillak greba mugagabearekin jarraitzea erabaki du, hitzarmen propio duin bat lortu arte. ELAk kezkaz ikusten du Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuen erabilera politikoa, gatazka gutxieneko gehiegizko zerbitzuak ezarriz konpontzea nahi baitute, negoziatu beharrean.

Grebarako eskubidea babestu ordez, alkateak asteazkenean adierazi zuen plantillak Eusko Jaurlaritzak planteatutako proposamena onartzeari uko egin zionez, gutxieneko zerbitzuen aplikazioa gogortuko zutela. ELAk salatu du gutxieneko zerbitzuak grebarako eskubidea urratzen ari direla, eta astelehen honetan langileak gutxieneko zerbitzuen agindutik kanpoko lanak egitera behartu dituztela.

Gainera, Enviserrek gutxieneko zerbitzuak egitera behartuta dauden langileak mehatxatzen eta zigortzen jarraitzen duela, bajan dauden pertsonei dagokien prestazioa ordaindu gabe, etab., enpresa interesekin erabat lerrokatuta dagoen Udal baten pasibotasunaren aurrean.

ELAk greban dauden langileen soldata-aldarrikapenei heltzeko eskatu du, gatazkari irtenbidea emateko. Era berean, sinadura bilketa bat hasi du, Udalaren benetako inplikazioa eskatuz gizartearen babes handia jasotzen ari den gatazkaren konponbidean.