FUNTZIO PUBLIKOAREN MAHAI OROKORRA

ELAk erosteko ahalmena berreskuratzeko eta langileen gaztetzea ahalbidetzeko neurriak eskatuko ditu

2025/06/13
ELAk elkarretaratzea egingo du ekainaren 17an Lakuan, Eusko Jaurlaritzako langileen baldintzak negoziatzeko Mahai Orokorraren bilerarekin bat eginez.

Datorren asteartean, ekainak 17, Eusko Jaurlaritzaren mendeko 100.000 langileen baldintzak arautzen dituen Mahai Orokorraren bilera egingo da Lakuan. ELAk deitutako elkarretaratzean zein bileran, sektore publikoko lan eta soldatak Euskal Herrian negoziatu behar direla aldarrikatzen jarraituko du, Madrilek ezarritako murrizketa politikak alde batera utzita.

Zentzu horretan, ELAk Gobernuari exijituko dio orain arte sektore batzuetan hasitako bideari jarrai diezaiola eta langile guztiei zabal diezaiela lan-baldintzak hemen negoziatzeko borondatea. Gobernuak ezin du kolektiboen arteko desberdintasunen alde egin.

Zehazki, ELAk Eusko Jaurlaritzari eskatuko dio:

  • 2021-2025 ean galdutako erosahalmenaren berreskurapena, horretarako 2025 rako % 8 ko igoera eskatuko du.

  • Gazteberritzeko neurriak. Horien artean:

    • Bai funtzionario, estutario eta lan kontratudunentzat erretiroa aurreratzeko neurriak, horretarako lan kontratudunentzat guztiontzako erretiro partzialerako eskubidea berrezartzea, hitzarmenak esandakoa betez. Estatutario eta Funtzionariontzat aukera hori zabalduz edo formula alternatiboak bilatuz, hezkuntzako sukalde ta garbiketan egin den bezala.

    • Jubilazio primak berrezartzea.

  • Lan kargak arintzeko eta lana desburokratizatzeko neurriak.

  • Lan osasuna bermatzeko, prebentzio zerbitzuak indartzea eta neurri eraginkorrak hartzea.

  • Euskalduntzeko neurri eta baliabide egokiak.

  • Berdintasuna bermatzeko neurriak.

  • Lanaldia murrizteko neurriak.  

Bileraren egunean eta aldarrikapen horiek helburu, elkarretaratzea deitu du ELAk goizeko 9.30tan Lakuan.