ELAk errefusatu egin du Arkauteko suhiltzaileen Lan Eskaintza Publiko bateratua

2022/12/15
Bilboko udaletxearen aurrean egindako elkarretaratzean, Udaleko Langileen Batzordea Arkaute aurrera eramaten ari den suhiltzaileen Lan Eskaintza Publiko (LEP) bateratuaren aurka agertu da. Beste behin ere, oposizio deialdi bateratuen aurka agertu da Batzordea, lehenago Bilboko Udaltzaingorako deialdi bateratuarekin eta Arkauteko suhiltzaileentzako deialdi bateratuarekin egin zuen bezala. Izan ere, Bilboko Udalak, LEP propio bat martxan jarri beharrean, bat egin nahi zuen Arkautek deitutako suhiltzaileen LEParekin, baina mobilizazioei esker atzera egin zuen.