ELAk Ertzaintzan hirugarren indarra izaten jarraitzen du

2017/12/01
Ertzaintza sektoreko eremuan azaroaren 30an eginiko hauteskunde sindikaletan ELAk 9 ordezkari atera ditu eta 850 bozka. Gipuzkoan 4 ordezkari lortuditu, beste 3 Bizkaian eta 2 Araban. Emaitza honekin hirugarren indar sindikala izaten jarraitzen du.

Bide batez, bere hautes-zerrendei emandako babesa eta atxikimendua eskertu nahi ditu ELAk. Emaitza honek are eta konbentzimendu handiagoz berretsi egiten du polizia eredu demokratikoaren apustua. Polizia eredua herritarren zerbitzukoa, gizartean integratua eta pertsona guztien eskubide guztien errespetuzkoa izan dadin borrokatzen jarraituko du ELAk.

Era berean, lanean jarraituko dugu Ertzaintzan eta zerbitzu publikoetan oro har, lan baldintzatan hainbesteko kaltea eragiten diguten erabaki politikoak errotik aldatzeko. Datozen urteetan ere ELAk bide horretan jarraituko du, konfederala eta klasekoa den aukera berretsiz.