ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA (LEIOA)
ELAk eskatu du zerbitzua Udalaren esku gelditzea

ELAk hilabeteak daramatza Leioako Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren egoera hobetzeko lanean. Zerbitzua Ayuda Familiar Castellón enpresaren esku gelditu zenetik lan baldintzek okerrera egin dute: enpresak ez ditu soldatak garaiz ordaintzen eta ordainketa egiten denean, kopuruak ez dira zuzenak. Langileen ordezkariei ez die informaziorik ematen eta lan poltsa ez du errespetatzen. Horregaitk guztiagatik, langileak Udaletxe atarian elkarreraratzea egin dute eta Udalari eskari bat helarazio diote, zerbitzua publikoki kudeatu dadin.
Joan den ekainaren 12an, ELAren Ortuella, Galdakao, Zornotza, Leioa eta Busturialdeko ordezkariek lehen urratsak eman zituzten salatzeko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua, funtsezko zerbitzua dena, esku pribatuetan dagoela, negozioa zaintzaren aurretik lehenesten, lan baldintza duinak eta kalitatezko arreta bermatu gabe. Bizkaian diru publikoarekin finantzatutako zerbitzuen % 95 kudeaketa pribatukoak dira, eta sektoreak % 30 inguruko murrizketa izan du zerbitzuetan. Gainera, CCOO eta UGT sindikatuen hitzarmena sinatzeak lan-eskubideen atzerakada ekarri du.