SUHILTZAILEEN LEGEA

ELAk eskatutako hobekuntzak barnebiltzen ditu Lege berriak

2023/11/23
Langileen mobilizazioei esker lortu da testua hobetzea. ELAren hainbat aldarrikapen jasotzen ditu, baina hainbat auzi garrantzitsu administrazioen esku geratu dira.

Eusko Legebiltzarrak onartu du gaur Suteen Prebentzio eta Itzaltze eta Salbamendu Legea. Plenoan onartutako testuan, nabarmen hobetu da Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako lege aurreproiektua eta ELAren aldarrikapen garrantzitsuak jasotzen ditu; pribatizazioari muga jarri zaio, aldarrikapen historikoa izan den Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuen funtzioak zehazten dira eta Arkautek ezin izango ditu LEPak diseinatu, beste batzuen artean.

Hobekuntzak lortu dira suhiltzaileen mobilizazioei eta presioari esker. Orain presio hori erakundeetara bideratu behar da (EAEko hiriburuetako aldundi eta Udaletara), norbere eremuetan legea gara dezaten eta negoziazio mahaiak zabal ditzaten LEPei, taldeen aldaketei, bigarren jarduerari eta abarri buruz hitz egiteko.

ELAREN IRAKURKETA