ELAk eta LABek beste greba egun bat deitu dute Justizian, maiatzaren 10ean

2023/04/21
Eusko Jaurlaritzak negoziatzeko borondaterik erakutsi ez duenez, ELAk eta LABek mobilizazioa indartuko dute maiatzaren 3tik aurrera, maiatzaren 2an amaitu behar zen grebari jarraipena emateko. Guazak horrela, langileek maiatzaren 10ean greba egingo dute, eta lanuzteak egingo dituzte gainerako egunetan, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara, maiatzaren 17ra arte. Hala ere, 17tik aurrera mobilizazioak indartzea espero dute sindikatu biek. ELAk eta LABek inplikazioa eskatu diote Eusko Jaurlaritzari eta eskaera zuzena egin diote: bete dezala, berehala, duela 10 urte baino gehiago Idoia Mendia egungo Lan sailburuak sinatutako akordioa.

 Hauek dira aldarrikapen nagusiak:

  • Sindikatuekin sinatutako IV. Hitzarmen Arautzailea betetzea, plantilla Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko langileen soldata baldintzekin parekatzeko. Eusko Jaurlaritzak sistematikoki urratu du akordio hori 2012az geroztik.
  • Erretiro-baldintzetan parekatzea eta Genero Indarkeriaren Epaitegietako langileentzat xurgagarria ez den soldata-plusa.
  • Era berean, bi sindikatuek lanpostuak baloratzea eskatu dute, beti ere, kontuan hartuta beren jarduera zuzentzen duten legeek (Botere Judizialaren Lege Organikoa eta Administrazio Eraginkortasunaren Legea) bete beharreko funtzioak.