ELAk eta LABek lanuzteak deitu dituzte Euskal Trenbide Sarean, urtarrilaren 20rako

2023/01/17
Zuzendaritzari eskatu diote erosahalmena bermatzea eta langile guztien lan baldintzak hobetzea. Deialdia egin dute Euskotrenen egoitzaren aurrean hainbat elkarretaratze egin ondoren, Gipuzkoan zein Bizkaian. Lanuzteak ordutegi hauetan egingo dira: 01:00etatik 3:00etara; 10:00etatik 12:00etara; eta 20:00etatik 22:00etara.

Urtebete baino gehiago luzatzen ari den negoziazioen ondoren, Euskal Trenbide Sareak -Eusko Jaurlaritzak sortu zuen erakunde publikoa da- ez du akordiorik lortu nahi, beraz, ELAk eta LABek (gehiengoa dute enpresa batzordean) lanuzteak iragarri dituzte linea guztietan. Sindikatuek ez dute baztertu protesta indartzea, baldin eta enpresak ez baditu aintzat hartzen langileen aldarrikapenak.