ARABAKO ERRESIDENTZIAK
ELAk eta LABek soldatak hobetzea eta lanaldia murriztea eskatu dute lehen hitzarmena negoziatzeko mahaian

ELAk eta LABek eskatuta, ekainaren 3an bildu dira Arabako erresidentzietako lehen hitzarmena negoziatzeko. Urtebete igaro da azken aldiz bildu zirenetik. Bada, oraingoan, berriz ere, sindikatuek eskatu dute 19.600 euroko gutxieneko soldata ezartzea eta 1.592 orduko lanaldia ezartzea hitzarmenaren indarraldiaren amaieran. Halaber, hitzarmena betearaziko dela bermatzeko klausula eskatu dute, baita neurriak lan osasunari dagokionez eta lizentziak hobetzea. Sindikatuak kexu dira sektoreko hiru patronalek ez dutelako haien erantzukizuna onartu nahi; horren ordez, Foru Aldundiaren bizkar uzten dute. Gauzak horrela, ELAk eta LABek patronalari eta Aldundiari eskatu diete behingoz hobetu dezatela feminizatuta dagoen sektorea.
Ildo horretatik, Aldundiko Gizarte Politiketako Sailari bilera bat eskatu diote, baita akordioa lortzeko bitartekoak jartzea ere.
Azken greba eguna maiatzaren 30ean izan zen.