Bizkaiko Esku-hartze Soziala
ELAk Eudeli, Aldundiari eta patronalei dei egin die LHKn bilera bat egiteko, martxoaren 18an

Abenduaren 29an egin zen Bizkaiko Gizarte Esku-hartzearen hitzarmena negoziatzeko azken mahaia. Hitzarmen horrek Bizkaiko 5.000 langileri baino gehiagori eragiten die. 30 bilera egin ondoren, Gizardatz eta Geroan patronalek blokeatu egin dute edozein negoziazio saio. ELAk salatu du erosahalmenaren galera ekarriko luketen edukiak planteatu dituztela patronalek, kontziliazioan hobekuntzarik egin gabe eta sektoreko lan-osasunaren arloko premiazko gaiak jorratu gabe, hala nola, babes bereziko jarduerak/zentroak.
Bi hilabete baino gehiago igaro ondoren, hurrengo bileran, martxoaren 18an, ELAk berriro jarriko ditu mahai gainean sektorearen aldarrikapenak, duela 2 urte baino gehiago aurkeztutako eskaerak, eta soluzioak eskatuko dizkie arduradunei.