Gurutze Gorria
ELAk ez du onartu Estatu mailan martxan jarri duten EREa

Kontsultaldia akordiorik gabe amaitu da sindikatuaren esanetan onartezina delako antolakuntza arrazoiengatik 125 langile kanporatzea.
Gurutze Gorriak egoera zaurgarrian dagoen jendea languntzen egiten du lan Espainiar Estatuko lurralde osoan. Horretarako, 9.000 langile baina
gehiago ditu. Antolakuntza arazoak direla eta, 125 langile kaleratzeko prozesua ipini da martxan. ELAk ez du inolaz ere onartu kaleratze masibo hau, ulertzen
baitu antolakuntza ezberdina dela lurralde bakoitzean.
Enpresak, gainera, ez ditu kaleratze bakoitzaren arrazoiak azaldu. Euskal Autonomia Erkidegoan 3 langileri eragiten die, eta kaleratze horiek ez daude justifikatuak, ez baitago antolakuntza arazorik haiek euren lanpostuan mantentzeko. Horren aurrean, mobilizazioak antolatuko ditu ELAk.