ELAk Gipuzkoako Foru Aldundiarekin bildu eta zahar-egoitzen gatazkan duen ardura hartzea eskatu dio

2019/10/28
Enpresek greba egunetan zehar jasotzen duten finantzazioa ematen duten zerbitzuaren portzentajearen araberakoa izatea eskatu du ELA-k.

Gaur, urriak 28, astelehena, Gipuzkoako erresidentzietako ELAko ordezkariak Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariekin bildu dira. Bertan izan da Gipuzkoako Gizarte Ongizateko diputatua, Maite Peña.

Bilera ELAren eskariz egin da, sektoreak bizi duen egoera larria ikusita: pertsonalaren gabezia handiak, arreta-kalitate eskasa, hitzarmenaren negoziazioa 3 urtetan geldirik... Hori dela-eta, sektoreko langile gehienek greba egin dute 118 egunetan.

Gaurko bileran ELAko ordezkariek gatazkaren balorazioa egin dute eta inplikazioa eskatu diote Aldundiari. Gatazka onbideratze aldera, ELAk bi patronalekin lortutako aurreakordioa oinarritzat hartuta, beste aldeekin hitz egitea eskatu dio Aldundiari.

Bestalde ELAk Aldundiari eskatu dio berehala bueltatu dezala enpresek 118 greba egunetan zehar eman ez duten zerbitzuagatik jasotako dirua.