ELAk giza presioa handituko du Nafarroako Parlamentuak zerbitzu publikoetako langileen aparteko ordainsaria kentzea onar ez dezan
ELAk alderdi politikoei honako hau exijitzen die: arlo publikoko, NUPeko, enpresa publikoetako eta udaletako langileen soldataren %7a lapurtzea ekarriko lukeen UPNren Foru lege-proiektuaren kontra bozkatzea.
Injustua den proposamen honen bidez, Nafar Gobernuak 59 miloi euro lapurtu nahi dizkigu. Gainera, aparteko ordainsariaren lapurreta udakoa gabonetan kobratuz ziria sartu nahi digute. Honekin, arlo publikoan aitzindari izan nahi dute gero arlo pribatuan gauza bera egiteko.
Nafarroako Gobernuko txosten juridikoen arabera, ezinbestekoa da Nafarroan Foru Lege bat onartzea aparteko ordainsaria kentzeko. Horregatik, Barcinak parlamentuaren gehiengoaren babesa behar du hori aurrera eramateko. Gauzak horrela, Barcinak murrizketa hauek ezarri ahal ez izateko, ELAk alderdi politikoei proposamen horren kontra bozkatzea exigitzen die, ezohiko soldata abenduan kobratu ahal izateko.
Langile kaltetu guztiei Parlamentuko alderdi politikoei presionatzea eskatzen diegu. Horretarako irailaren 26ko greba orokorraren bidez eta astero lantokietan izaten diren elkarretaratzeen bidez badugu aukera.