ELAk greba deitu du abenduaren 14an Bizkaiko erresidentzietan

Sindikatuak gogorarazi duenez, urte eta erdian zehar 10 negoziazio mahai egin dira, baina patronalek eta BFAk edukirik gabeko negoziazioaren aldeko apustua egiten jarraitzen dute. Horren adibide garbia da hitzarmenaren negoziazioarekin gertatzen ari dena; izan ere, patronalak ez du inolako borondaterik langileak lehen egunetik ordezkatzeko, lanaldi osoko kontratuak eskaintzeko, soldata eta lan baldintzak GUFErekin parekatzeko... Gainera, murrizketak planteatu ditu.
“Patronalaren jarrera autoritarioak agerian utzi du pandemian funtsezkoak izan ziren langileak arazo direla orain haien interesentzat” azpimarratu du ELAk. Sindikatuak mobilizazioekin jarraituko duela ziurtatu du, negozioaren gainetik pertsonen zaintzari lehentasuna emango dion zaintza eredua lortu arte.