AMVISA (Gasteizko Udalaren Urak)
ELAk greba mugagabea deitu du urtarrilaren 2tik aurrera zuzeneko arretan
2024/12/18

AMVISAko zuzeneko arretako bost langileak greban daude azaroaren 18tik. Orain arte jarraipena erabatekoa izaten ari da, eta gutxieneko zerbitzuetan izendatutako pertsona bakarrik ari da lanean. Hala ere, negoziazioek blokeatuta jarraitzen dute. Egoera honen aurrean ELAk greba mugagabea hasiko du urtarrilaren 2an gatazkari irtenbide bat eman arte. Langileek plantilla handitzea, lanaldi osoak eta lanpostuak egonkortzea aldarrikatzen dute.
Enpresa behin bakarrik bildu da azpikontratatutako enpresarekin greba hasi zenetik. Gasteizko Udalak eta AMVISAk ez dute inolako urratsik egin egoera konpontzeko: ez dute bilerarik deitu, eta ez dira ez langileekin ez ELArekin harremanetan jarri. Are gehiago, ELAk Lan Ikuskaritzan salatu duen bezala, Gasteizko Udalak greba eskubidea urratu du langileak legez kanpo ordezkatuz.
ELAk dokumentu bat bidali dio enpresari, akordiorako oinarriak jartzen dituena. Gainera, ELAk enpresa, Amvisa eta, batez ere, Gasteizko Udala gonbidatu ditu negoziazio-bilera bat proposa dezaten gatazka honi amaiera eman ahal izateko. Bitartean, ELA herritar guztientzako zerbitzu publiko hobe baten alde borrokan.