GIPUZKOAKO ERRESIDENTZIAK ETA EGUNEKO ZENTROAK

ELAk hiru greba egun deitu ditu irailean

2025/07/22
Gipuzkoako erresidentzietako eta eguneko zentroetako langileek mobilizazioekin jarraituko dute irailean. Urtarrilean hasi zen sektoreko hitzarmena lortzeko negoziazioa, eta patronalen blokeoa ikusita, irailean beste hiru greba egun deituko ditu ELAk (sektoreko %60ko ordezkaritza du): irailaren 24, 25 eta 26an.

Lau negoziazio bileren ostean, ADEGI, MATIA eta LARES patronalek ez dute langileen prekaritatea ezabatzeko inolako neurririk proposatu. Gogora dezagun sektore feminizatu honetako 5.000 langileen lan baldintzak gogorrak direla: langileak falta dira, lan kargak handiak dira, eta gainera, langileen %40k borondatezkoak ez diren lan kontratu partzialak dituzte. Aipatzekoa ere bada sektoreko %93 langile baino gehiago azpikontratatuta daudela, eta finantziazio publikoarekin enpresek mozkinak pilatzen dituzte.

Ekainean hasi ziren grebak eta mobilizazioak, eta dagoeneko sei greba egun egin dituzte. Patronalak interpelatzeaz gain, Gipuzkoako Aldundiari bere erantzukizuna gogorarazi diote: langile zaugarrienak errespetatu eta adinekoen zerbitzua bermatzeko neurriak ezinbestekoak dira, eta horretarako funtsezkoa da langileen kontratuak lan jardun osokoak izatea.