BEASAINGO ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA

ELAk hitzarmen berri bat lortu du %14ko soldata igoerekin

2025/10/24
ELAk hitzarmen berri bat lortu du %14ko soldata igoerekin
ELAk akordioa sinatu du gaur goizean Matia Goxara enpresarekin.

ELAk hitzarmen berria lortu du Beasaingo etxez etxeko zerbitzuan lan egiten duten Matia Goxara enpresako 35 langileentzat.Mobilizazio ugari eta 6 egunetako greba aurreabisu baten ondoren etorri da akordioa.

Hitzarmena 2026-2028 urteetarako sinatu da. Besteak beste, honako hauek izan dira hobekuntza nabarienak:

- Etxe batetik besterako desplazamentua, benetako lan denboratzat hartuko da.

- Soldatetan %14ko igoera izango dute KPIaren bermearekin.

- 2025eko atzerapenak.

- Hobekuntzak ordaindutako lizentzietan.

ELAk azpimarratu du antolakuntza eta borroka sindikalaren garrantzia publikoa izan behar duen ezinbesteko zerbitzu pribatizatu bat duintzeko.