ZAMUDIOKO LOREZAINAK (ENVISER)

ELAk hitzarmen berrirako akordioa lortu du

2024/10/25
Sondikako lorezainen baldintzekin parekatzea lortu da, hala nola erosahalmena berreskuratzeko soldata igoerak izatea. 
Akordioa 168 greba jardunaldiren ostean lortu da.

Zamudioko lorezainek hitzarmen berria izateko akordioa lortu du ELAk, Udalak azpikontratatutako ENVISER Servicios Medioambientales enpresarekin negoziazioak hasi eta urte eta erdira, eta 168 greba egunen ondoren. Era honetan, langileek 2022tik iraungita zuten hitzarmena berritzeko aukera izango dute, 2023-2028 iraupenarekin eta honako edukiekin:

Soldatei dagokienez: 2023rako eta 2024rako eguneratzeak: % 9,76 eta % 11,63 (2025eko urtarriletik aurrera ordainduko dira). 2025erako, soldaten eguneratzeak KPIa bermatzen du, eta % 3ko igoera bermatzen du KPIa txikiagoa bada. Hurrengo urteetan, soldatak KPIaren arabera eguneratuko dira. Gainera, lan baldintzak Sondikako lorezainek dutenekin parekatzen dira, bi aldarrikapen nagusiak lortuta.