EUSKOTREN
ELAk hitzarmen kolektiborako aurreakordioa sinatu du

ELAk Euskotrenen hitzarmen kolektiborako (2025-2028) aurreakordioa sinatu du. 1.300 langileentzat onurak ekarriko ditu, tranbia, Bizkaibus eta Lurraldebuseko, Hendaia-Lezama eta Zornotza Bermeo tren lineakoeta Reinetako funikularrarekoentzat.
ELAk nabarmendu du lan errealitatearekin bat datozen ordainsari igoerak eta familia kontziliazioan hobekuntzak lortu direla, euskaraz lan egiteko eskubidea bermatzeaz gain. Hori guztia, hobekuntza horiek aurreko hitzarmenetan lortutako baldintzei dagokienez lagapenik ekarri gabe.
Zehazki, KPIen igoerak bermatzen dira, eta, gainera, 4.200-4.700 euroko batez besteko igoerak hitzarmena indarrean dagoen bitartean. Aste Handietan lan egiteagatiko plusa eta ostiral gautarren balioaren igoera ere adostu dira. Guardiako plusa handitzea eta jaiegunetako dietaren kopurua igotzea adostu da. Bermatu egiten da euskararen B2 mailari eustea, 57 urtetik aurrera lanaldia murriztea, larunbat eta igandeetako asteburu osoen librantza kopurua handitzea, langile guztientzat finkatutako atsedenen urteko taula bat, eutanasiagatiko baimenarekin familia kontziliazioaren esparruan hobekuntzak egitea, GKEen lankidetzagatiko eszedentziak edo deskonexio digitala.