ELAk kautelazko neurriak eskatu dizkio EAEko Justizia Auzitegi Nagusiari, eta Ambuiberica salatu du osasunerako eta bizitzarako eskubidea urratzeagatik

ELAk aspalditik eskatu dio enpresako zuzendaritzari langileen osasuna bermatzeko beharrezko neurriak har ditzala eta diagnostiko-probak egin ditzala. Hala ere, enpresak ez du jaramonik egiten, laneko arriskuen prebentzioari dagokionez bezala.
Sindikatuak Eusko Jaurlaritzari exijitu dio arazoaren konponbidean parte har dezala eta enpresei garraioko eta osasun-laguntzako profesionalei beharrezkoak diren proba guztiak egin ditzatela.