Gasteizko Udala – Uraren ziklo integralaren zerbitzua

ELAk langileen subrogazioa exijitu du zerbitzua publiko egiteko akordioaren aurrean

2026/01/07
ELAk langileen subrogazioa exijitu du zerbitzua publiko egiteko akordioaren aurrean
Gasteizko Udalak eta EH Bilduk AMVISAren erabiltzaileentzako arreta zerbitzua publiko egitea erabaki dute. Zerbitzua langile propioekin kudeatuko da, eta horrek egungo langileen kaleratzea dakar.

Gaur, urtarrilak 7, Vitoria-Gasteizko Udalak, EHBildurekin AMVISAren erabiltzaileentzako arreta-zerbitzua publifikatzeko egin duen akordioa argitaratu du. AMVISAren herritarrentzako arreta azpikontratatuta dago duela urte askotatik. Gaur egun, 6 langile daude plantillan, horietatik 5 emakumeak. Bezeroarentzako lehen arreta, kobrantzak, online tramiteak, erabiltzaile berrien alta-bajak, kontratuen eta kobrantzen jarraipenak... egiten dituzte.

Akordioa ostiralean berretsiko da AMVISAren Kontseiluan, eta horrek esan nahi du zerbitzua publiko egingo dela, baina kontratazio berriak eginez eta gaur egun zerbitzua eskaintzen duten langileak kaleratuz.

Aipatzekoa da langile horiek 3 hilabete baino gehiago egon zirela 2025 urtean greban beren lanpostuen alde eta lan-baldintzak hobetzeko, eta horietako hiruk legez kanpoko lagapenaren inguruko epaiketak dituzte, horietako batek dagoeneko langilearen aldeko epaia jasota. Udal Gobernuaren eta EH-Bilduren arteko akordioak euren lanpostuen eta lan-baldintzen alde borrokan aritu diren langile horien kaleratzea ekarriko du.

ELAk azpikontratatutako zerbitzuen publikazioak defendatzen eta bultzatzen ditu. Baina ez langileen kontura. ELAk Udal Gobernuari eta EHBilduri eskatu die hasierako jarrera berriz azter dezatela eta egungo plantillaren lehen subrogazioa berma dezatela, Estatuko legeriak eta Europakoak ezartzen duten bezala.

Hau horrela ezean, ELAk mobilizazioak deituko ditu lanpostuen defentsan.