ELAk lehen postua berretsi du EAEko Administrazio Orokorreko esparruan

2019/11/27
Egunean zehar Erkidego Autonomoan, Administrazio Orokorreko hauteskunde sindikalak egin dira. Langile Funtzionarien 4 Batzordeak eta Menpeko langileen (laboralak) 3 batzordeak bozkatu dira, Araba, Bizkia eta Gipuzkoan. Honela, dagoeneko berritu diren 157 ordezkarietatik ELAk 53 lortu ditu gaurko bozketen emaitzen ondorioz eta honek sektoreko %33,76 ematen dio.

Hauteskunde hauekin batera, urte honetan Lanbideko hauteskundeak eta Ibaiondo zentruko hauteskundeak egin direlarik, Administrazio Orokorreko ordezkaritzaren hautaketa gehiena burutu da dagoeneko.

Soilik, bihar bozkatuko diren OSALANeko hauteskundeak gelditzen dira ordezkaritza guztia berritzeko.

Emaitza hauekin ELAk egun duen lehen postua berretsi du Administrazio Orokorreko esparruan eta mahai sektorialean ordezkaritza gehien duen sindikatua izaten jarraitzen du.

ELAk emaitzak positiboki baloratzen dituen arrean, Lakuan sortu den plataforma berriak lortu duen babesa ikusirik hausnarketa egitearen beharra ikusten du eta era berean, Eusko Jaularitzak  ere hausnarketa hori egin beharko lukeela uste dugu. 

ELAk argi du esparru honetan ere langileen enpleguaren defentsan eta lan baldintzen hobekuntzan jarraituko duela  buru belarri..